Izeta II.ak irabazi du Zarauzko Bi Harri Txapelketa

Bigarren urtez, Joxe Ramon Iruretagoiena izan da garailea. Aurreko urteko altxaldi kopurua berdindu du: 25 egin ditu guztira, 13 Mollarri harriarekin eta 12 Jai Txiki-rekin.
IMG_2150

Ezkerretik, ZKEko presidente Esteban Collantes, Izeta II.a eta Iban San Martin Kirol zinegotzia, sari banaketan.

Jende ugari bildu da gaur Aritzbatalde pilotalekuan, Bi Harri Txapelketa zuzenean ikusteko. ZKEko Herri Kirol sailak antolatuta eta Zarauzko Udalaren babesarekin, hamar harri-jasotzaile lehiatu dira bi harri baldarrekin: Agustin Iruretagoiena Izeta I.a (Aia), Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a (Aia), Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III.a (Aia), Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a (Zarautz), Iñigo Eizagirre Eiza (Zarautz), Jokin Eizmendi (Zarautz), Joseba Ostolaza Ostolaza II.a (Orio), Imanol Illarramendi Kortaberri (Aia), Xabier Peñagarikano Peña (Aizarnazabal) eta Sergio Mielgok (Madril).

Zazpi minututan, bakoitzak txandaka altxatu ditu harriok. Izeta II.a nagusitu da bigarren urtez, iazko altxaldi kopuru bera eginda. 25 jasoaldi egin ditu guztira, 13 Mollarri harriarekin eta 12 Jai Txiki-rekin. Hona hemen sailkapen orokorra:

  1. Izeta II.a: 25 altxaldi, 13 Mollarri-rekin eta 12 Jai Txiki-rekin
  2. Eizmendi: 24 altxaldi, 12 Mollarri-rekin eta 12 Jai Txiki-rekin
  3. Izeta IV.a: 22 altxaldi, 11 Mollarri-rekin eta 11 Jai Txiki-rekin
  4. Izeta III.a: 21 altxaldi, 11 Mollarri-rekin eta 10 Jai Txiki-rekin
  5. Ostolaza II.a: 19 altxaldi, 10 Mollarri-rekin eta 9 Jai Txiki-rekin
  6. Kortaberri: 18 altxaldi, 9 Mollarri-rekin eta 9 Jai Txiki-rekin
  7. Izeta I.a: 16 altxaldi, 8 Mollarri-rekin eta 8 Jai Txiki-rekin
  8. Eiza: 16 altxaldi, 8 Mollarri-rekin eta 8 Jai Txiki-rekin
  9. Peña: 16 altxaldi, 8 Mollarri-rekin eta 8 Jai Txiki-rekin
  10. Mielgo: 15 altxaldi, 8 Mollarri-rekin eta 7 Jai Txiki-rekin
Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend