Errezildarrek maiatzaren 7ko herri galdeketari babesa eman diote Zelatunen

Errezilen galdeketa prestatzen ari den Aiazi taldeak antolatu zuen atzoko mendi martxa, eta dozenaka lagunek parte hartu zuten.
Dozenaka errezildarrek argazkia atera zuten Zelatunen. (Aiazi)

Dozenaka errezildarrek argazkia atera zuten Zelatunen. (Aiazi)

Datorren maiatzaren 7an egingo duten galdeketaren aldeko mendi martxa egin zuten dozenaka errezildarren igandean. Kontsulta prestatzen ari den Aiazi taldeak antolatu zuen txangoa, eta 10:30ean abiatuko ziren parte hartzaileak Errezilgo Goiko plazatik Zelatunera. Zelatunera iritsitakoan, galdeketa babesteko argazkia aterako zuten bertaratutakoek.

Hona hemen atzoko irudi batzuk:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend