Herri galdeketako botoa aldez aurretik eman ahal izango dute zarauztarrek

Apirilaren 15etik maiatzaren 3ra bitartean eman ahal izango da boza aurrez.
Maiatzaren 7ko herri galdeketa

Herri galdeketak egingo dituzte Urola Kostako hainbat herritan. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Maiatzaren 7rako antolatu du herri galdeketa Zarahitzek. Dena dela, egun horretan Zarautzen izan ezin duten herritarrek botoa emateko aukera izan dezaten, aldez aurretik botoa emateko kanpaina abiatuko dute. “Gazte asko maiatzean azterketa garaian izango dira, eta beste herritar askok arrazoi desberdinengatik ezingo dute maiatzaren 7an Zarautzen izan”, azaldu dute Zarahitzetik. Horiek ere herri galdeketan botoa emateko aukera izan dezaten, bozkatzeko mahaiak jarriko dituzte herrian zehar.

Taldetik zehaztu dute, herritarrek edozein mahaietan bozkatzeko aukera izango dutela, herri galdeketa ez baita egongo barrutika banatuta.

Hurrengo egunetan aldez aurretik bozkatzeko aukera izango da

– Apirilaren 15etik 17ra, eta 22an eta 23an: 11:00etatik 14:00etara Zarahitzen egoitzan.

– Apirilaren 24tik aurrera: egunero Zarahitzen egoitzan, 18:00etatik 20:30era.

– Apirilaren 25ean eta 26an: Oteiza Lizeoaren aurrean, 10:00etatik 14:30era.

– Apirilaren 27an eta 28an: Lizardi Institutuaren aurrean, 10:00etatik 14:30era.

– Apirilaren 28an: Itsasmendin eta Vista Alegren, 17:00etatik 20:00etara.

– Apirilaren 29an: Itsasmendin eta Vista Alegren, 11:00etatik 14:00etara.

– Apirilaren 30ean: Urtetan 11:00etatik 14:00etara.

– Maiatzaren 2an: Iñurritzan 16:30etik 20:00etara.

– Maiatzaren 3an: Aritzbatalden 16:30etik 20:00etara.

Posta bidezko botoa

Bestalde, maiatzaren 7an hautetsontzietara gerturatu ezin duten herritek posta bidez botoa emateko aukera ere izango dute. Horretarako, posta elektronikoz zarahitz@zarahitz.eus helbidera idatzita, Zarahitz elkarteari eskaera egin beharko da; mezuan NANaren argazkia atxikitu beharko dute herritarrek, Zarautzen erroldatuta daudela egiaztatzeko (NAN-ean Zarautz jarri behar du).

Zarahitzek gutun-azalak, boto paperak eta posta bidez botoa ematea baimentzen duen agiria bidaliko dizkie, eta herritarrek horiek bete eta bueltan itzuli beharko dituzte.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend