Eskualdeko enpresen mapa birtuala osatzen ari da Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresek identifikazio eta kokapen datuez gain informazio osagarria jartzeko aukera izango dute.
Eskualdeko enpresen mapa birtuala osatzen ari da UKUE.

Eskualdeko enpresen mapa birtuala osatzen ari da UKUE.

Urola Kostako Udal Elkartetik jakinarazi dute eskualdeko enpresen gida birtuala lantzen ari direla. Gida interneten jarriko dute herritarren eskura, eta uste dute “tresna eraginkorra” izango dela enpresek eta herritarrek eskualdeko enpresen edo hornitzaileen informazio eguneratua izan dezaten.

Gida osatzeko udal elkarteak bere datu baseetan dituen nahiz publikoak diren iturrietako datuak erabiliko dituzte. Horrez gain, eskualdeko enpresekin harremanetan jarriko dira udal elkarteko teknikariak datozen asteotan, oinarrizko identifikazio datuez gain, informazio zehatzagoa edo osagarria jartzeko aukera eskaintzeko. Izan ere, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresen informazio praktikoa eskainiko dute gidan: izen komertziala, helbidea, telefonoa, webgunearen url helbidea, posta elektronikoa, eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuen informazioa eta argazkiak.

Gida birtualean informazio osagarria jarri nahi duten enpresek Urola Kostako Udal Elkartearekin jarri behar dute harremanetan, Enpresentzako Zerbitzuan Nerea Argotegatik galdetuta, geo@urolakosta.eus helbidera idatzita, edo 943-890808 telefono zenbakira deituta.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend