Oriok ez du jarraituko Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan

16-8 galdu zuten ostiralean, apirilaren 7an, Osinalde taldearen kontra Gabirian izan zuten saioan.
Pasa den ostiraleko bertso saioa. (Karkara.eus)

Pasa den ostiraleko bertso saioa. (Karkara.eus)

Amaitu da Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu taldearen ibilbidea Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan. Apirilaren 7an, ostiralean, Gabirian jokatu zuten azken saioa, Osinalde taldearen kontra, eta 16-8 galdu zuten.”Gu baino hobeto sartu ziren saioan” azaldu du Egoitz Eizagirre taldeko kideak, “eta hasierako ofizioetan dezenteko koska atera ziguten, gu nahiko lotuta hasi ginen”. Taldekako ariketatan buelta eman zioten, baina ordurako berandu zen saioa irabazteko.
Azpeitiko Erniarraitz 1 taldea, berriz, finalerdietan izango da, asteburuan lortu baitzuen hurrengo faserako txartela. Honako kide hauek osatzen dute Erniarraitz 1 taldea: Ben?at Lizaso (bertsolaria), Leire Ostolaza (bertsolaria), Haritz Etxeberria (bertsolaria), Jokin Uranga (bertsolaria), Gurutze Oiarzabal (gai-jartzailea), Oihana Aranguren (epailea) eta Oihana Labiano (ordezkaria).
Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend