Apirilaren 23an Txakolin Eguna egingo dute Aian

Hamabost upategitako txakolina dastatzeko aukera izango dute herritarrek Aiako Txakolin Egunean.
Iaz jendetza bildu zen Aiako Txakolin Egunean.

Iaz jendetza bildu zen Aiako Txakolin Egunean.

Goizeko 11:30ean hasita bazkal ordura arte txakolina izango da Aiako plazako erregea, apirilaren 23an. Aiako Txakolin Egunean Getariako Txakolina Jatorri izenaren barruan dauden hamabost upategitako txakolina dastatzeko aukera izango dute herritarrek.

Gainera mokadutxoa jateko aukera ere izango da, Euskal Label okela egunean bertan burruntzian errea eskainiko baitute . Txahal pintxoa 1,5 euro kostako da, eta txakolina edateko kopa 3 euro.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend