Joan den asteburuko istiluak tarteko, igande goizaldeko autobus batek ez du geldialdirik egingo Azkoitian

Zapatutik aurrera, Zestoa eta Eibar arteko UK45G gaueko autobus zerbitzuak ez du Azkoitian geldialdirik egingo 02:05ak eta 04:05ak artean. Joan den igande goizaldean gazte batzuek autobusaren kristala hautsi zutelako eta gidariari eraso egiten saiatzeagatik hartu dute erabakia.

guipuzkoana_content

Zapatutik aurrera, Zestoa eta Eibar arteko UK45G gaueko autobus zerbitzuak ez du Azkoitian geldialdirik egingo 02:05ak eta 04:05ak artean. Azkoitiko Udalarekin bilera egin ostean, eta joan den asteburuan autobus zerbitzu horretan izan ziren istiluak tarteko, ordu tarte horretan autobus horrek Azkoitian geldialdirik ez egiteko erabakia hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailak. Izan ere, joan den igande goizaldean, gazte batzuek autobusaren kristala hautsi zuten eta gidariari eraso egiten saiatu ziren.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend