ARGAZKI BILDUMA: Martxan da Azpeitiko tren turistikoa

Igandera arte, egunero, martxan izango da ibilgailua 11:00etatik 19:30era bitartean. Loiolan eta Perez Arregi plazan hartu ahal izango da trena, eta gida baten azalpenak entzun ahal izango dituzte bisitariek bertan. Euro bat ordainduta, egun osorako txartela eskura daiteke.
Herritarrak tren turistikora sartzeko zain. (Julene Frantzesena)

Herritarrak tren turistikora sartzeko zain. (Julene Frantzesena)

Eguraldia lagun, gaur goizetik martxan da Azpeitiko herrigunea eta Loiola lotzen dituen Azpeitiko tren turistikoa. Bi lekutatik ari da abiatzen orduero; Perez Arregi plazatik eta Loiolatik. 11:00etan egin du aurreneko aldiz ibilbidea, eta, ordutik, orduro ari da bisita gidatuak eskaintzen. Perez Arregi plazan 19:00ak bitartean orduro hartu ahal izango da trena, eta, Loiolan, 19:30ak bitartean. Pixkanaka, baina ari dira herritarrak eta kanpotik etorritako bisitariak bisitak egiten.

Lau geltoki egiten ditu tren turistikoak: Loiolako basilikaren aurrean, Igarako errotan, plazan eta Perez Arregi plazan. Euro bat ordaindu behar da egun osorako balioa duen txartela, eta gida batek azalpenak egingo ditu bisitetan zehar. Tren turistikoa martxan den bitartean zabalik izango dira Madalenako ermita eta Soreasuko Sebastian Donearen parrokia.

Ibilgailua martxan izango da egunero, igandera bitartean. Bisitariak herrigunera erakartzeko helburuarekin jarri du aurten lehen aldiz tren turistikoa martxan udalak.

Hona hemen, gaur eguerdiko irudien bildumatxoa:

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend