Atzeratu egin dute Getarian TTIP-aren inguruan ostegunerako aurreikusita zegoen hitzaldia

TTIP eta CETA itunak

Getariako Eskubide Sozialen Kartak, Getariak Udalak, eta Getariako Gaztetxeak TTIP hitzarmenaren gainean mahai ingurua antolatu zuten hilaren 20rako, datorren ostegunerako. Solasaldian EH Bilduko Europako legebiltzarkide Josu Juaristik eta EAJko Gasteizko legebiltzarkide Luke Uribe-Etxeberriak TTIP hitzarmena nola eta zein ikuspegitatik lantzen ari diren, eta itun horrek zer ondorio izango lituzkeen hizpide izan behar zuten. Hala ere, antolatzaileek jakinarazi dute hitzaldia atzeratu egin behar izan dutela, EH Bilduko europarlamentari Josu Juaristik egun horretan Bruselan (Belgika) egon behar duelako errefuxatuen inguruko gaia lantzeko.

Hitzaldiaren data berria zehazten dutenean, herritarrei jakinaraziko diete antolatzaileek.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend