Erlo telebistak zuzenean emango ditu gaurko Azkoitiko prozesioak

Arratsaldekoa 18:00ak aldean hasiko da, eta 21:30ean gauekoa. Biak zuzenean ikusi ahalko dira Erlo telebistaren webgunean.
Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizunaren

(E. Albizu Lizaso)

Gaur arratsaldeko eta gaueko Azkoitiko prozesioak zuzenean emango ditu Erlo telebistak. Ohiko legez, Jesusen nekealdiaren eta heriotzaren ospakizuna 17:00etan hasiko da Parrokian. Hura bukatzean, 18:00ak aldean, hasiko da lehen prozesioa. Bigarrena, hilobirako prozesioa, berriz, 21:30ean hasiko da.

Gaur, aurrenekoz, lau emakumek eramango dute ‘Jesus gurutzea bizkarrean daramala’ pasoa. Lotura honetan irakur daiteke emakume horiekin egindako erreportajea.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend