Getariako triatloian antolaketa lanetan aritzeko boluntario bila dabiltza

Getariako Triatloiaren inteera gunea. (Onintza Lete Arrieta/Hitza)

Hilaren 29an jokatuko da Getariako Triatloia, eta Getaitri triatloi taldea herriko triatloiaren antolaketan laguntzeko boluntario bila dabil. “Aurreko urteetan bezala boluntario askoren beharra izango dugu gure kirol proba ahalik eta ondoen irten dadin”, azaldu dute elkartetik. Horregatik, boluntario izan nahi dutenek 607325603 telefono zenbakira whatsapp mezua, edo getariakotriatloia@gmail.com helbidera mezu elektronikoa bidali dezakete. Bertan hurrengo datuak zehazteko eskatu dute Getaitri triatloi taldetik: Izen-abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia, e-maila eta kamisetaren taila.

Boluntario sarea otsatzen joateko, lehenbailehen izena emateko eskatu dute.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend