Matxuragatik, bihar ez da tren turistikorik izango Azpeitian

Motorrean izan du trenak matxura, eta bertan behera utzi dituzten biharko bidaiak. Gaurko azken bidaia ere ez du egin. Ostegunean jarri zuten martxan Loiola eta herrigunea lotzeko trena.

Egunotan Loiola eta herrigunearen artean joan-etorriak egiten ari den tren turistikoak motorrean matxura izan du gaur arratsaldean, eta ezin izan du egin eguneko azken bidaia. Azpeitia Turismok jakinarazi duenez, gainera, bertan behera utzi dituzte biharko ibilaldiak.

Ostegunaz geroztik izan da martxan trena, eta egunean bederatzi itzuli egin ditu herrigunea eta Loiola artean. Jende ugari ibili da trenean egunotan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend