Jesukristoren berpizkundea irudikatu dute Arritokietan

Gaur, Pazko Igandea, Jesukristoren irudia eta Ama Birjinaren irudiak Arritokieta ermitatik Parrokiara eraman dituzte ohiko legez. Jende ugari izan da prozesioan.
Arritokieta

Prozesioko une bat. (Baleike.eus)

Kristautasunaren arabera, gurutzean hil eta hirugarren egunean berpiztu zen Jesukristo. Gertaera hori irudikatu dute gaur, Pazko Igandea, Zumaiako Arritokieta ermitan. Handik abiatuta, Jesukristoren eta Ama Birjinaren irudiak prozesioan eraman dituzte Alde Zaharreko kaleetatik Parrokiara. Dozenaka lagunek parte hartu dute prozesioan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend