Juan Mari Azkue: “Trikitilariek diote hemengo girorik ez dutela inon ere topatzen udan”

Trikiti eta panderoen plaza iraunkorrenetako bat da Aristerrazukoa, Aian, eta iganderoko zitan ez dute hutsik egiten ez soinu jotzaileek, ez dantzariek; binaka zein taldean, harrera ona izaten dute denek. Juan Mari Azkue elkarrizketatu du 'Berria'-k.
Juan Mari Azkue

Juan Mari Azkue. (Aiora LarraƱaga)

Aristerrazukoa da erromerien plazarik ezagunenetako bat, eta denbora gehien daramanetako bat. Urritik ekainera bitartean egiten dute, igandero, ordu berean, 18:30etik 21:30 ingurura arte; aurten, ekainaren bigarren igandean izango da azkena, udako etenaren aurretik. Juan Mari Azkuek (Aia, Gipuzkoa, 1955) antolatzen ditu aspaldian asteroko saioak; Aristerrazu baserri-jatetxekoa da, baita Andatzako Erromeria Elkarteko kidea ere.

Zer giro plazan azkenaldian?

Gaur egun, ondo dago. Jendea oso animoso ibiltzen da, eta gazteak ere pixkanaka ugaritzen ari dira; 15-16 urte ingurukoak, 20tik gorakoak ere bai. Hiru bat bikote badaude orain, 15 bat urtekoak: erromeria hasi eta buka dantzan aritzen dira. Normalean, jende helduxeagoa ibiltzen da: lauzpabost kuadrilla beti etortzen dira, handi samarrak. Lehen, garai batean, gazteak zirenean erromerietan ibiltzen zen jendea da, eta horiek dira Aristerrazuren bizkarrezurra.

Aristerrazuk publizitaterik behar al du?

Jendeak badaki igandero dagoela. Tarteka etortzen dira inoiz izan gabekoak ere: beti entzun izan omen dute Aristerrazuren inguruan, baina behin ere izan gabekoak. Beraz, tarteka-tarteka, etortzen dira, baina publizitatea beti dator ondo: nabaritzen dugu publizitate pixka bat gehiago egindakoan jende gehiago animatzen dela.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend