Urola Kostako turismo eskaintza Bilboko Basque Fest jaialdian aurkeztu dute

Apirilaren 12tik 16ra bitartean Basque Fest azoka egiten ari dira Bilbon, Euskal Herria nazioartean zabaltzeko.
Zarauzko turismo eskaintza ere aurkeztu dute azokan. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Zarauzko turismo eskaintza ere aurkeztu dute azokan. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Aste Santuko oporraldian Basque Fest jaialdia egiten ari dira Bilbon, eta bertan gastronomia, dantza, musika, herri kirolak, antzerkia, haurrentzako animazioa, tailerrak eta azokak eskainiko dituzte besteak beste; 200 jarduera inguru antolatu dituzte Aste Santuan Bilbora hurbilduko diren bisitarientzat zein oporretan hirian geldituko diren herritarrentzat.

Ildo horretan, Urola Kosta eskualdearen informazioa eta eskaintza turistikoa aurkezten ari dira Basque Fest azokan. Infomazioa zabaltzeaz gain, pasa den ostiralean Basque FEST Gourmet txokoan eskualdeko produktuen dastaketa berezia ere prestatu zuten bisitarientzat.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend