Getariako Brankanek maiatzaren 7ko herri galdeketarako aurrez botoa emateko aukera jarri du

Getariarren aurretiazko botoak jasotzen apirilaren 9an hasi zen Meagan, eta maiatzaren 5era artean hainbat egun ipini ditu
Meaga auzoan aurretiazko botoa ematen (Brankan).

Meaga auzoan aurretiazko botoa ematen (Brankan).

Maiatzaren 7ko herri galdeketarako aurrez botoa emateko aukera jarri du Brankanek, Getariako erabakitzeko eskubidearen aldeko taldeak. Apirilaren 9an Meaga auzoan jarri zuten aurretiazko botoak jasotzeko hautetsontzia, eta maiatzaren 5a bitartean hainbat egun jarri ditu getariarrek horretarako aukera izan dezaten:

  • Apirilak 21, ostirala, 19:00etatik 21:00etara, Getariako plazan.
  • Apirilak 22, larunbata, 12:00etatik 14:00etara, Getariako plazan.
  • Apirilak 23, igandea, 12:00etatik 14:00etara, Askizun.
  • Apirilak 28, ostirala, 19:00etatik 21:00etara, Getariako plazan.
  • Apirilak 30, igandea, 12:00etatik 14:00etara, San Prudentzion.
  • Maiatzak 5, ostirala, 19:00etatik 21:00etara, Getariako plazan.

Botoa eman ahal izateko beharrezkoa da 16 urtetik gora izatea eta Getarian erroldatuta dagoela azaltzen duen ziurtagiria eramatea (NAN, pasaportea edota errolda agiria). Bateren batek zalantzarik badu 688 82 92 24 telefono zenbakira deitu edota brankan.getaria@gmail.com helbide elektronikora idatz dezake.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend