Apirilaren 29an eta 30ean XV. Landare Berezien Azoka egingo dute Iturraranen

Aurten 47 mintegik parte hartuko dute azokan, eta munduko txoko desberdinetako landareak ikusteko, eta nahi izanez gero erosteko aukera izango dute herritarrek.
2016ko Landare Berezien Azokako irudia. (Karkara.eus)

2016ko Landare Berezien Azokako irudia. (Karkara.eus)

Apirilaren 29an eta 30ean, XV. Landare Berezien Azoka egingo dute Pagoeta Natur Parkeko Iturrarango Lorategi Botanikoan. Aurten 47 mintegik parte hartuko dute azokan, eta munduko txoko desberdinetako landareak ikusteko, eta nahi izanez gero erosteko aukera izango dute herritarrek.

Landareez gain, jateko eta edateko postuak ere jarriko dituzte azokan, eta inguruko produktu desberdinak erosteko aukera izango da. Gainera, lorategiko ibilbideetatik paseatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek, eta haurrentzat jolasteko gune eder bat ere izango da.

Landare Berezien Azokako sarreraren prezioa lau eurokoa izango da, eta 12 urte azpikoek ez dute ordaindu beharrik izango. Antolatzaileek zehaztu dute prezioaren barnean sartzen direla aparkalekuetatik azokarako autobusa eta erositako landareentzat kontsigna zerbitzua eta eroslearen ibilgailuraino garraioa.

Autobus zerbitzua

Azoka larunbatean eta igandean 10:00etatik 18:00etara izango da zabalik. Parkearen inguruan bi aparkaleku antolatuko dituzte, bata Aiako herrigunean, eta bestea Orioko arrantza portuan (Oribarzar hondartzaren ondoren); aparkalekuetatik etengabeko autobus zerbitzua egongo da azokara, lehendabiziko autobusa 09:45ean irtengo da, eta azkena 17:00etan.

Horrez gain, Zarauzko tren geltokitik ere autobus zerbitzu jarriko dute Landare Berezien Azokara joan-etorria egiteko. Lehendabiziko autobusa 10:23etan aterako Zarauztik azoka gunera eta orduero izango da, azkena 16:23ean izango da. Bueltarako, azoka gunetik Zarautzerako lehendabiziko autobusa 10:45ean izango da eta azkena 17:45ean; itzultzeko autobusak ere orduero izango dira.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend