Pro Zarautz txapelketako surflariei harrera egin diete Modelon

Axi Muniaini eta Aitor Francesena 'Gallo'-ri buruzko filmak proiektatu dituzte Pro Zarautz txapelketako harrera ekitaldian.
Pro Zarautz Txapelketako harrera ekitaldia. (Zarauzko Hitza)

Pro Zarautz Txapelketako harrera ekitaldia. (Zarauzko Hitza)

Gaur arratsaldean Pro Zarautz Txapelketako surflariak eta surfzaleak Zarauzko Modelo aretoan bildu dira. Surflariei harrera egin nahi izan die Gipuzkoako Surf Federazioak, eta ekitaldian Axi Muniaini eta Aitor Francesena Gallo-ri buruzko filmak proiektatu dituzte.

Axi Muniainek aurkeztu du ekitaldia, eta Zarautz Pro Txapelketa eta Zarauzko eta Gipuzkoako surfaren erronkak izan ditu hizpide. Horrez gain, Gipuzkoako Surf Federazioko zuzendaritza berria egiten ari den lan handia ere goraipatu du. “Gipuzkoako Surf Federazioak surf komunitatea osatzen dugun guztion ordezkaria izan behar du, eta horretan ahalegin berezia egiten ari dira. Horregatik, Pro Zarautzek txapelketaz gain, surf kultura osatzen duten hainbat ekimen bilduko ditu”.

Bestalde, Aitor Francesena Gallo-ren lana aitortu nahi izan dute harrera ekitaldian. Gallo-k eskerrak eman dizkio Zarauzko surf komunitateari aitotzagatik, eta Munduko Txapelketa Zarautzen jokatzearen garrantzia nabarmendu du surflariak.

 – ARGAZKI BILDUMA Zarauzkohitza.eus-en.

Pro Zarautz Txapelketaren egitaraua:

  • Apirilaren 18a, asteartea

– 19:00etan, surflariei herrera Modelo zineman. Film Jaialdiaren barruan bi proiekzio eskainiko dituzte Aitor Francesena Gallorena bata eta Axi Muniainena bestea.

  • Apirilaren 19a, asteazkena

– 11:00etan, inaugurazioa.
– 12:00etan, poster sinadura.
– 19:00etan, Film Jaialdia Modelo zineman. Aritz Aranburu, Emakumeak Surflari eta Calculta Ondoa erakundearen inguruko proiekzioak botako dituzte.

  • Apirilaren 20a, osteguna

-10:00etan, surf ikastaroak.
– 11:00etan, Axi Muniain Carver ikastaroa.
– 19:00etan, Filipe Bittencourt Band ikastaroa.

  • Apirilaren 21a, ostirala

– 09:00etan, yoga.
– 10:00etan, Emakumeak Surflari ikastaroa.
– 12:00etan, poster sinadura.
– 19:00etan, skate txapelketa.

Munoa plazan
– 21:45ean, DJ Largo.
– 22:30ean, Grupo GSF.
– 23:30ean, DJ Largo.
– 00:00etan, Niña Coyote & Chico Tornado.
– 01:00etan, DJ Largo.

Bederen
-01:30ean, DJ Villa XXX & Mike Machine.

Beraetxen
– 01:30ean, DJ Ciruelo.

  • Apirilaren 22a, larunbata

– 09:00etan, yoga.
– 10:00etan, surf ikastaroak.
– 11:00etan, sagardo txotxa eta herri kirolak.
– 17:00etan, Sew & Sing, Kionita desfilea.
– 19:00etan, BMW show.

Munoa plazan
– 21:45ean, Elba DJ.
– 22:30ean, John Berkhout.
– 23:30ean, Elba DJ.
– 00:00etan, Grises.
– 01:00etan, Elba DJ.

Marmolen
– 01:30ean, DJ Las Marines

  • Apirilaren 23a, igandea

– 09:00etan, yoga.
– 10:00etan, surf ikastaroak.
– 14:00etan, Air show.
– 15:00etan, sari banaketa.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend