Bertso saioak, kontzertuak, dantzaldiak, antzerkia, magia, pilota partidak, danborradak… Zumaiako santelmoetan

Ostiralean hasi eta apirilaren 30a artean ospatuko dituzte Zumaian San Telmo jaiak
Iazko saltemoetako txupinazoko irudi bat (Baleike.eus)

Iazko saltemoetako txupinazoko irudi bat (Baleike.eus)

Ostiralean hasiko dira Zumaian San Telmo jaietako ekitaldiak. Zumaiarrek datozen bi asteburuetan ospatuko dituzte festak. Era askotako ekitaldiak antolatu dituzte egun horietarako: bertso saioak, kontzertuak, prozesioa, danborradak, kalejirak, dantza ikuskizuna, magia, antzerkia, lehiaketa desberdinak, pilota partidak, olagarro zopa lehiaketa…

SANTELMOETAKO EGITARAUA:

Apirilak 21, ostirala
– 22:30. Aita Mari aretoan, bertso jaialdia. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Sustrai Colina, Agin Laburu eta Jon Maia. Gai-jartzailea: Unai Manterola.
– 22:30. Txosna eremuan kontzertuak: Tecno gaua.

Apirilak 22, larunbata
– 11:00. Udal Txistulari Bandaren kalejira.
– 12:00. San Telmo ermita inguruan, txupinazoa jaiei hasiera emateko.
– Jarraian, jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta; ondoren, Itxas Gain elkarteak antolatuta, hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta Musika Eskolako trikitilarien saioak.
– 12:30. Incansables txaranga kalejiran.
– 13:00. Ondartxon, Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantzen ikuskizuna. Euria eginez gero, Aita Mari aretoan.
– 14:30. Torreberrin herri bazkaria.
– 17:00. Elektrotxaranga kalejiran.
– 18:00. Eusebio Gurrutxaga plazan jaialdia haurrentzat: Dantza Saltsa.
– 18:30. Erriberan hasita Incansables txaranga.
– 19:00. Maiatzaren 7ko herri galdeketa bultzatzeko Ontziratuk antolatutako kalejira. Arranplatik irten eta Erribera kaletik joango da Beheko plazaraino.
– 22:00. Txosna eremuan, kontzertuak: Cobra, Petti & Etxeko Uzta eta Eskean Kristo.
– 22:30. Kofradian, dantzaldia: Ezten Giro.

Apirilak 23, igandea
– 11:00-14:00. Oxford aretoan Santelmotako XIX. Scalextric txapelketa.
– 11:30. Ostolaza eta Txapartegi trikitilariak.
– 11:30. Arbustain motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat.
– 12:00. Haurren danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda. Danborradaren aitzakian Jakintza elkarteak argazki rallya antolatu du. Begiratu oinarriak.
– 12:30. Trikitxas bikotearen kalejira.
– 17:00. Udaletxetik irtenda buruhandiak eta erraldoiak.
– 17:00-19:00. Oxforden Scalextric saioak.
– 18:00. Trikitxas bikotearen kalejira.
– 18:30. Plazan hasita, Ustekabe txaranga.
– 19:00. Eusebio Gurrutxaga plazan hasita The Derty Gerties kalejira.
– 22:00. Txosna eremuan kontzertua: Dj Bull
– 22:30. Danborrada Berezia.
– 22:30. Kofradian, dantzaldia: Ilargi Beltza
– Gauerdian, Kofradian bandera igotzea Jose Luis Urruzuno arrantzale ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor elkarteak, eta Joxe Migel Irigoieni ere omenaldia egingo dio.
– Danborrada amaitutakoan, berbena Ilargi Beltza taldearekin Kofradiako plazan.

Apirilak 24, astelehena. San Telmo Eguna.
– 10:00. Alkate-soinua udaletxe aurretik parrokiara.
– 10:15. Prozesioa San Telmo ermitara.
– 10:30. Meza nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestuta, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea. Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie Kofradian.
– 12:00. Elizagoien Ahizpak triktilariak.
– 12:30. Eusebio Gurrutxaga plazan Gorritiren saioa.
– 17:00. Aitzuri pilotalekuan, esku pilota partida profesionalak. Lehenengo partida binakakoa izango da, Arretxe II-Albisu eta Arteaga-Larunbe bikoteen artean. Partida nagusia Artolaren eta Lasoren arteko buruz burukoa izango da, Banakako Txapelketako final zortzirenetako kanporaketa. Sarrerak ostegunean (apirilak 20) jarriko dituzte salgai.
– 17:30. Torreberrin magia ikuskizuna: Amarru
– 18:30. Plazatik abiatuta, Iraunkorrak txaranga.
– 19:00- 22:30. Kofradian dantzaldia: Orots.

Apirilak 28, ostirala
– 17:30. Aitzuri pilotalekuan xisterako San Telmo Saria, finalak.
– 18:00. Eusebio Gurrutxaga plazan Rana eta Pote txapelketak, Beheko Plaza elkarteak antolatuta (irekia nahi duten guztientzat).
– 19:30. Torreberrin hasita, Bertsotan Jai herriko bertsolariak.
– 22:30. Txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin.

Apirilak 29, larunbata
– 10:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, XVI. Olagarro-zopa Lehiaketa. Ekitaldia alaitzeko Elustondo anai-arrebak trikitilarien saioa.
– 11:30. Ondartxon haur jolasak Itxas Gain elkartearen eskutik.
– 12:00. Herriko kaleetan Beheko Plaza abesbatzaren saioa.
– 12:30. Odietan Urrezko Aizkora, kanporaketa.
– 14:30. Txosna eremuan bazkaria.
– 17:30. Eusebio Gurrutxaga plazan haurrentzat dantzaldia Joxe Mendizabalekin.
– 18:30. Beti Jai fanfarrearen saioa.
– 22:00. Kofradian disko festa Alex eta Urtzarekin.
– 22:30. Txosna eremuan, kontzertuak: Koban, Burning Daylight eta Dj Pintxe Pendeja.

Apirilak 30, igandea
– 09:30. Zumai Txaranga eta gaztetxoen kalejira.
– 11:30. Maddalen eta Jagoba trikitilariak.
– 12:00. Itzurun hondartzan zaldi lasterketa.
– 12:30. Zumai txaranga eta Eusebio Gurrutxaga plazan, Erkibe elkartearen eskutik, olagarru-zopa dastatzeko aukera.
– 17:00. Aita Mari aretoan, haurrentzat antzerkia: Kolore! Gari, Montxo eta Joselontxorekin.
– 18:00. Trainerillen estropadak, XXXIV. San Telmo Saria eta Emakumeen San Telmotako V. estropada.
– 18:00. Jainekin txaranga.
– 19:00- 23:00. Kofradian erromeria: Bide batez.
– 22:30. Txosna eremuan kontzertuak herriko taldeekin: Breaking Brokkoli, The New Brigade, Parrazta eta Sargo.
– Gauerdian, bandera jaistea eta santelmoei agurra.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend