2017rako hitzarmena sinatu dute Azpeitiko Udalak eta Musika Bandak

Hitzarmena berritu dute Azpeitiko Udal Musika Bandak eta udalak, “aurten ere musikarik falta ez dadin herriko festa eta ospakizunetan”. Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak eta Adela Arzuaga Udal Musika Bandako lehendakariak sinatutako akordioaren arabera, musika bandak hainbat kontzertu eta emanaldi eskainiko ditu 2017 urtean ere. Hitzarmenarekin, “bandak herriko jaiegun eta ospakizunetan duen garrantzia” nabarmendu nahi izan du Udalak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend