Espainiako eskubaloi txapelketako sektoreko norgehiagokak jokatuko dituzte Zarauzko jubenil mailako mutilek etxean

Zarauztarrek Gijongo Grupo Covadonga, Santanderreko Sinfín Dosa eta Logroñoko Knet Calasancio taldeak izango dituze aurkari.

Gaurtik igandera bitartean, Espainiako Txapelketako sektoreko norgehiagokak jokatuko ditu Gran Camping Zarautz taldeak Aritzbatalde Kiroldegian. Zarauztarrek Gijongo Grupo Covadonga, Santanderreko Sinfín Dosa eta Logroñoko Knet Calasancio taldeak izango dituze aurkari.

Lehen partida asturiarrek eta errioxarrek jokatuko dute gaur, 18:00etatik aurrera. Gero, 20:00etan zarauztarren txanda izango da, etxeko taldeak kantabriako taldea izago du aurkari lehen norgehiagokan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend