Hasi dute Azpeitia Cup 2017ko sailkapen fasea

Gaur, bihar eta igandean jokatuko dituzte partidak Azpeitiko Garmendipeko futbol zelaietan

Gaur, apirilak 21, hasi dute aurtengo kimu mutilen Azpeitia Cup txapelketa. Futbol lehiaketak jende asko bildu du Azpeitiko Garmendipeko futbol zelai artifizialaren inguruan. Igandera bitartean jokatuko dituzte finaleko fasera sailkatzeko partidak.

Zortzi multzotan banatuta hasi dute taldeek sailkapen fasea; bosna taldeko bost multzo eta seinako hiru daude. Guztira 43 talde ari dira. Gaurkoan lau multzok jokatu dituzte partidak, eta bihar beste lauk. Bihar, zapatua, 09:00etan jarraituko dute partidak, eta azken partidak 19:00etan hasiko dira. Multzo bakoitzetik aurrenak gelditzen diren lehen bi taldeek igandeko azken jardunaldian lehiatzeko aukera izango duten; hamasei, guztira. Igandean, hilaren 23an, launa taldeko lau multzotan banatuta jokatuko dute, eta multzo bakoitzeko txapeldunek lortuko dituzte ekaineko finaleko fasean lehiatzeko txartelak. Ekainaren 9tik 11ra jokatuko den txapelketaren azken fasea.

43 taldeetatik gehienak –35 talde, alegia– Euskal Herrikoak dira: Arabakoak 6, Bizkaikoak 8 eta Gipuzkoakoak 21. Azken horien artean, berriz, 13 dira Urola Kostakoak: Lagun Onak, etxeko kluba, lau talderekin ari da parte hartzen; Azkoitiko Anaitasunak hiru izango ditu lehian; Zumaiakok bi talde aurkeztu ditu; eta Zarauzko eta Orioko talde bana ariko da Azpeitiko txapelketan. Espainiako zortzi taldek osatuko dute parte hartze zerrenda: Errioxako eta Kantabriako launa taldek.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend