Nadia Erostarbe ez da Pro Zarautz txapelketako final laurdenetarako sailkatu

Surflari zarauztarra jardunaldiko bigarren saioan lehiatu da, eta ez du sailkapenean aurrera egiterik lortu.
Garazi Sanchez getxotarra surfean gaur Pro Zarautzen. (Pro Zarautz)

Garazi Sanchez getxotarra surfean gaur Pro Zarautzen. (Pro Zarautz)

Gaur 11:00etan eman diote hasira emakumezkoen Pro Zarautz txapelketako bigarren txandari, eta lau ekitalditan banatuta parte hartu dute surflariek. Nadia Erostarbe surflari zarauztarra esaterako, jardunaldiko bigarren saioan lehiatu da, eta Carol Hernique, Alize Arnaud eta Ana Morau izan ditu aurkari uretan. Henriquezek eta Arnaudek lortu dituzte txandako puntuaziorik altuenak 14,44 eta 12,67 puntuazioak, hurrenez hurren; beraz, horiek sailkatu dira txapelketako final laurdenetara.

Bestalde, Garazi Sanchez getxotarrak txapelketan aurrera egitea lortu du eta bera da emakumezkoen lehian ordezkari euskaldun bakarra; txandako bigarren puntuaziorik onena lortu du Sanchezek 12,66. Beraz, bizkaitarrak final laurdena jokatuko du Carol Henriqueren aurka. Emakumezkoen final laurdenak eta finala igandean jokatzea aurreikusi dute antolatzaileek.

Bihar gizonezkoen txanda

Gaurko jardunaldiari amaiera eman diote, eta gizonezkoen lehiarekin jarraituko dute bihar. Goizeko 09:00ak aldean abiatuko dute bosgarren txanda, eta horren baitan zortzi saio jokatuko dituzte.

Ruben Vitoria zarauztarrak hirugarren saioan jokatuko du, eta Criere, Marshall eta Toyon izango ditu aurkari. Aritz Aranburu zazpigarren txandan Arancibia Avila, Herdy eta Blancoren aurka arituko da. Azken txandan uretaratuko da Imanol Yeregi zumaiarra Rapoza, Cloarec eta Batistarekin batera.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend