Sutea izan da Azkoitiko Floreaga auzoko lursail batean

Su hartu duen lur sailaren irudia. (Maxixatzen.eus)

Su hartu duen lursailaren irudia. (Maxixatzen.eus)

Azkoitiko Floreaga auzoko lursail batek su hartu du gaur, ostirala, arratsaldeko aurreneko orduetan. Azpeitiko suhiltzaileak gerturatu dira kaltetutako lursailera, eta dagoeneko kontrolpean dute sutea.

Suhiltzaileek  Maxixatzeni azaldu diotenez, lursailaren jabea belar batzuk erretzen hasi da, eta suaren kontrolak ihes egin dio.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend