Urrestillan oinezkoentzako pasabideko lanak bukatu eta aparkalekuan argiak jarri dituzte

Pasabideko lanak bukatzeaz gain, semaforoak ipini dituzte errepidean. Txorietxeko kotxeen aparkalekuan jarritako argiak martxan dira dagoeneko. Bestalde, Elizari alokatuta zuen lokala erosi du Azpeitiko udalak.
Aparkalekuan jarri dituzten argiak.

Aparkalekuan jarri dituzten argiak.

Azpeitiko udala hainbat lan egiten aritu da azken hilabeteetan Urrestillan, eta dagoeneko obra guztiak amaitu dituzte. Urrestillako erdigunetik Olalde aldera errepidea gurutzatzeko oinezkoen pasabidea aste honetan bukatu dute, eta errepidean semaforoak jarri dituzte. Horiek ez daude martxan oraindik. Pasabidearekin “herritarren segurtasuna bermatzea” nahi du Azpeitiko udalak. Txorietxeko kotxeen aparkalekuan argia jartzeko lanak ere amaitu dituzte, eta jarritako farolak martxan daude apirilaren 6tik.

Bestalde, Azpeitiko udalak Elizari alokatutako Kale Txikia 9 zenbakiko lokala erosi du, 65.000 eurotan. Egun, lokal horretan daude osasun harretarako egoitza, gaztetxoentzako lokala nahiz erabilera anitzeko gela eta zaharren egoitza.

Denon Artean prozesuaren baitan, egindako lanen eta hartutako erabakien berri emateko Urrestillako batzordearekin elkartu dira Estitxu Elduiaien eta Aitor Bereziartua zinegotziak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend