Zestoan III. Herri Azoka antolatzen hasteko bilera deitu du Astinduk

Azokak "herri" izaera izateko, herriko talde eta eragileak parte hartzera gonbidatu ditu Astinduk

Zestoan Herri Azoka

Zestoako III. Herri Azoka antolatzen hasteko bilera irekia egingo du Astinduk apirilaren 26an (asteazkena), 19:00etan, Kultur Etxean. Azokak “herri izaera” izatekotan, herriko beste talde eta eragileen parte hartzea izan behar duela uste dute Astindukoek, horregatik bileran eta azokan bertan parte hartzera gonbidatu ditu: “Artisauak, baserritarrak, bertako ekoizleak, herriko kultur taldeak, gai sozialak lantzen dituzten taldeak, artea lantzen dutenak… denok koloreztatzen baitugu Zestoa. Herriko dinamika ezberdinen erakusleiho izan nahi du azokak, elkargune eta topaleku”.

Aurten egingo duten Herri Azokarako hainbat proposamen ditu Astinduk, eta, horretarako, parte hartzea sustatu nahi dute. “Gurea herri txikia izanik, elkarlanean emaitza hobeak lortzen ditugula sinetsita gaude”, adierazi dute Astindukoek. Talde eta eragileetako ordezkariez gainera, norbanakoek ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu dute, “esku bat botatzeko prest dauden herritarren laguntza eskertuko dugu”.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend