Donostiako hiru talde eta Kantabriako bat sailkatu dira Azpeitia Cup txapelketa nagusirako

Ekainaren 9tik 11ra jokatuko da Azpeitia Cup kimu mutilen futbol txapelketaren fase nagusia

Donostiako Antiguoko, Antiguoko Eskola, Kostkas eta Kantabriako (Espainia) Tropezon dira ekainaren 9tik 11ra jokatuko den Azpeitia Cup kimu mutilen futbol txapelketaren fase nagusirako txartela lortu duten lau taldeak. Ekaineko txapelketa nagusirako sailkapen fasea ostiralean hasi eta gaur bazkalondoan bukatu da, Garmendipeko belar artifizialezko zelaian. 43 talde aritu dira lehian hiru egunotan. Amaieran, sailkapena lortu duten taldeei diploma bana eman diete antolatzaileek.

Gaurko argazki bilduma Uztarria.eus-en.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend