Eskualdeko lau bertsolarik parte hartuko dute Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian

Beste 39 bertsolarirekin batera ariko dira lehian, Beñat Lizaso azpeitiarra, Nahikari Gabilondo eta Felix Zubia zarauztarrak eta Jon Maia zumaiarra. Txapelketa irailaren 23an hasiko da Baigorrin, eta abenduaren 17an izango da finala Barakaldoko BECen.

Gaur jakinarazi dute zein bertsolarik parte hartuko dute Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioan. Guztira, 43 bertsolarik eman dute izena lehian, tartean Urola Kostako lauk; Beñat Lizaso azpeitiarrak, Nahikari Gabilondo eta Felix Zubia zarauztarrek eta Jon Maia zumaiarrak, hain zuzen ere.

Guztira 14 saio izango ditu txapelketak, eta irailaren 23an izango da aurrenekoa Baigorrin. Finala, berriz, abenduaren 17an jokatuko dute Barakaldoko BEC erakustazokan.

Azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko txartela, eta horiez gain, orain dela lau urteko finalistak ere ariko dira lehian. Honako bertsolari hauek izan ziren 2013ko finalistak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina. Txapelketan parte hartuko duten gainerako bertsolariak honako hauek dira: Agin Laburu, Aimar Karrika, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Ander Lizarralde, Ander Fuentes Itturri, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Asier Otamendi, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo Abarkas, Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Ibon Ajuriagojeaskoa, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Mikel Artola, Miren Amuriza, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Agirre, Unai Gaztelumendi, Xabat Galletebeitia eta Xabi Maia.

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ofiziala irailaren 12an egingo dute. Aurkezpen festa, berriz, irailaren 20an izango da.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend