Amets Cañizares: “Argi dugu herriaren boterearekin aurrera egingo dugula”

Errekaleor Bizirik mugimenduak Gasteizko auzo okupatuaren alde kalera ateratzeko mobilizazioa deitu du biharko, 'Guk argi daukagu' lemapean. Errekaleorreko bizilaguna da Amets Cañizares (Azpeitia, 1994), eta herritarrei dei egin die mobilizazioan parte har dezaten eta "Errekaleorri argia eman" diezaioten.
Amets Cañizares (erdian), Gasteizen biharko manifestaziorako kartelak pegatzen. (Uztarria.eus)

Amets Cañizares (erdian), Gasteizen biharko manifestaziorako kartelak pegatzen. (Uztarria.eus)

Mobilizazio horren helburua da “Errekaleorren aurkako jarrerak salatzea”. Maiatzaren 18an auzoan argia moztu zuen Iberdrolak, Eusko Jaurlaritzak hala eskatuta. Horri kalean erantzun nahi diote, nazioarteko babesarekin. 17:30ean elkartuko dira Andre Mari Zuriaren plazan.

Errekaleorren zinen maiatzaren 18an, auzoko argia moztera joan zirenean. Nola gogoratzen dituzu momentu haiek?

Ez da Errekaleorren argia mozten duten aurreneko aldia. Izan ere, orain dela bi urte ere argi gabe utzi zuten auzoa. Joan den maiatzaren 18ko gertaera ere duela bi urtekoaren antzerako azpi-jokoa izan zen. Ertzaintza eta Iberdrolako langileak etorri ziren, eta bertan ginen pertsonen aurrean jarrera oldarkorra erakutsi zuten aurreneko momentutik. Erasokor aritu ziren, eta azkenean hiru izan ziren atxilotu zituzten lagunak. Tentsio uneak izan ziren, gogorrak.

Babestuta sentitu al zarete orduz geroztik?

Benetan eskertzekoa izan da Errekaleorreko bizilagunok jaso dugun babesa. Bai Gasteiztik, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik eta baita hemendik kanpoko lekuetatik ere. Baina argi dagoena da Gasteizko Udalak ez gaituela babestu nahi, prekarietatean utzi nahi gaituzte, urik gabe eta argirik gabe. Horrekin batera etxe kaleratzea etorriko da, hori prestatzen ari dira. Baina gu aurre egiteko prest gaude.

Irakurri elkarrizketa osoa Uztarria.eusen.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend