Azpeitiko danbor-jotzaileak Hazparneko festetan izango dira igandean

Bi herrien arteko senidetzaren 30. urteurrena ospatzeko egitasmoen barruan parte hartuko dute azpeitiarrek Lapurdiko herriko sanjoanetan. Hamabi taldetako 60 bat lagun joango dira Azpeititik Hazparnera.
San Sebastian bezperako danborrada, Azpeitiko plazan. (Uztarria.eus)

San Sebastian bezperako danborrada, Azpeitiko plazan. (Uztarria.eus)

Asteburuan toki askotan ospatuko dituzte San Joan festak, baita Hazparnen ere. Azpeitiarekin senidetutako herriko jaiak izango dira datozen egunetan. Igandean, ekainak 25, egingo dute Hazparneko festetako danborrada, eta Azpeitiko helduen danborradaren 60 bat kide han izango dira. Aurtengo San Sebastian festetako umeen danborradan Hazparneko umeek hartu zuten parte, eta orain Azpeitiko helduak izango dira hazpandarrekin festan elkartuko direnak, bi herrien arteko 30. urteurrena ospatzeko egitasmoen barruan.

Sansebastianetako danborradan irtetetzen diren hamabi taldetako ordezkariak joango dira Hazparnera, bakoitza bere taldearen jantziekin. Barrenetxea, Oilo Soro, Sanjuandegi, Zokoa, Basazabal, Alkartasuna, Loiolabidezar, Gure Ametsa, Harkaitza, Etxerat, Arrantzaleak eta Gastadoreak dira Hazparnen ordezkariak izango dituztenak, eta Jainekin txarangakoak ere haiekin batera joango dira. Igandean, 08:00etan irtengo dira Azpeititik, bi autobusetan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend