Dinastia Etxabe txapelketak baditu lehen jardunaldiko irabazleak

Astelehenean eman zioten hasiera aurtengo Dinastia Etxabe txapelketari. Lehen partidan Egigurenek eta Bikuñak 22-12 irabazi zieten Garcia eta Sanchezi; bigarrenean, Etxeberria eta Alduntzin 22-10 nagusitu zitzaizkien Riol eta Olaizolari.

Bi partidetan aldea nabarmena izan zen. Lehenengoan, bina berdindu ondoren, 7-4, 11-5, 15-7, 21-9 eta 22-12 izan zen markagailuaren bilakaera. Ioritz Egiguren izan zen laukoteko onena, aldearekin. Pilotari ofizioa bereganatuta duelarik kolpe freskoarekin kantxaratu zen tolosarra, eta aldageletara gustura erretiratzeko moduan egindako partida bikanarekin.

Kartelari begiratuta bestelakorik pentsa baziteken ere, gutxiago izan ziren atzo gerriko urdindunak, Ivan Garcia iruindarra motel samar defentsan, eta Jorge Sanchez errioxar atzelaria ere txispa handirik gabe.

Bigarren norgehiagokak denetik izan zuen baino galdutako pilota gehiago egindakoak baino. Etxeberria eta Alduntzin bikoteak hasiera hasieratik egin zieten ihes aurkariei 0-6ko abantailarekin, eta antzeko dinamikarekin 2-9, 3-11, 5-13, 6-15, 8-18, eta 10-22 argi nagusitu ziren. Aurreko partidako bikote galtzaileak bezala, bigarrengoak ere ez zuen bere onena eman.

Bihar jokatuko da txapelketako bigarren jardunaldia, 23 urtez azpikoen partida hauekin: Espinal-Sarasa Alberdi-Garmendiaren aurka, eta Pardo-Ruiz Zubizarreta-Iruritaren aurka.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend