Azpeitiko zezen plazaren “alde iluna” erakutsi du Askekintza elkarteak irudien bidez

Azpeitiko San Inazio jaietako zezenketetan "ezkutatu nahi duten errealitatea" erakutsi du Askekintzak argazki bidez. Askekintzako kideen arabera, "Indarkeria espezista bortitzaz gain, euskal jendartean indarkeria espezistaren normalizazio kezkagarria islatzen da" irudietan.

Festak ospatu, animaliak askatu kanpaina martxan du Askekintzak 2014az geroztik, “Euskal Herriko festetan animaliak erabiltzeari utzi eta animalien askapena lortzeko asmoz”. Tras los muros aktibistaren laguntzarekin, Askekintza taldeak esan du “saninazioetako zezenketen antolatzaileek ezkutatu nahi duten errelitatea” erakutsi dutela, eta Argiara hainbat argazki bidali ditu. “Gainontzeko animaliek gizakiongandik pairatzen duten indarkeria espezista bidegabea, etengabea eta neurrigabea da”, adierazi dute.

“Argazkietan hainbat ikusle ageri dira, ume txikiak tartean, beraien aurrean duten bidegabekeria izugarriari lasai so eginez. Mendeetako hezkuntza espezistak animaliak diskriminatzea eta hauen zapalkuntza bortitza ikusezin bihurtzea izan du helburu. Horrelako argazkiekin eta eguneroko lanarekin, euskal jendartea aldatzea eta animalien askapena lortzea du helburu Askekintzak”, esan dute taldeko kideek.

Hona hemen, Askekintzak argitaratu dituen irudietako batzuk:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend