Oier Ibargurenek irabazi du Martirietako Igoera

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Martirietako Igoera jokatu dute gaur arratsaldean Azkoitian. 33 lagunek hartu dute parte proba herrikoian, eta Oier Ibarguren azpeitiarra izan da azkarrena. Hamaika minutu eta 36 segundo behar izan ditu Martirietara iristeko. Haren atzetik, segundo batera, helmugaratu da Jon Mendia (11:37), eta hirugarren postuan egin du Hasier Muruak (12:08).

17:00etan hasi da Martirietako Igoera, Azkoitiko plazatik. Hasieran, herriari itzuli bat eman diote txirrindulari guztiek, eta Txalon Errekako gurutzean abiatu dute norgehiagoka. Ez da emakumezkorik izan proban.

Ikusi hemen argazkiak:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend