Oriotarrak hirugarren Hondarribian

Oriotarrak Hondarribian. (Eusko Label Liga)

Oriotarrak Hondarribian. (Eusko Label Liga)

Urdaibai nagusitu zen atzo arratsaldean, Eusko Label Ligako 11. jardunaldian, Hondarribiko XXX. Banderan. Atzoko garaipenarekin bermeotarregandik lau puntura finkatu da Urdaibai Eusko Label Ligako sailkapen orokorrean. 19:48,70ko denboran burutu zuen Urdaibaik estropada, minutu bateko aldea ateraz etxekoei. Hirugarren egin zuen Oriok, 20:01,50ko denbora eginez. Ohorezko txandako hiru talde horiek 04:59an heldu ziren lehenbiziko ziaboga egitera, baina apurka-apurka aurrea hartuz joan zen Urdaibai, bandera eskuratuz. Hona hemen atzoko sailkapen orokorra:

  1. Urdaibai 19:48,70
  2. Hondarribia 19:50,34
  3. Orio 20,01,50
  4. Kaiku 20:02,04
  5. Zierbena 20:05,62
  6. San Juan 20:13,3
  7. Tiran 20:19,14
  8. Ondarroa 20:23,30
  9. Cabo 20:23,30
  10. San Pedro 20:30,40
  11. Astillero 20:33,60
  12. Cabo 20:56,16

Lehiak gaur jarrituko du, Ondarroan. Bertan izango da jokoan XXXIII. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari nagusia, 12:00etatik aurrera.

Gipuzkoako Ligan, oriotarrak bigarren

Orduerdi lehenago, Gipuzkoako Emakumezkoen VIII. Traineru Ligako jardunaldia jokatu zuten. San Juanek eraman zuen XXXIII.Ondarroako Bandera, estropada 10:45,42an burututa. Ia sei segunduko aldea atera zion oriotarrei (10:51, 27). Hibaika izan zen hirugarrena, San Juanengandik 12 segundura iritsita. Hona hemen atzoko estropadako sailkapena:

  1. San Juan 10:45,42
  2. Orio 10:51,27
  3. Hibaika 10:57,81
  4. Donostiarra 11:19,63
  5. Hernani 11:22,12
  6. Arraun Lagunak  11:28,35
  7. Deusto 11:31,54
  8. Portugalete 11:58,36
  9. Castreña 12:12,44
  10. Lea-Artibai 12:34,70

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend