Xabi Bordak Seamus Heaneyren poesia euskaratu du Munduko Poesia Kaierak egitasmorako

Susa argitaletxeak 2014tik abiatzen duen Munduko Poesia Kaierak egitasmoaren udazkeneko uzta kaleratzear da, eta Beñat Sarasola proiektuko zuzendariak jakinarazi duenez, poesia bilduma berrian Xabi Borda idazle azpeitiarrak eta Hiromi Yoshidak hartu dute parte. Jaiotzez japoniarra da Yoshida, baina lotura estua du Azpeitiarekin. Izan ere, 1995etik ia urtero etortzen da Azpeitira.

Munduko Poesia Kaierak proiektuan nazioarteko poeten antologia laburrak argitaratzen dituzte urtero, euskaraz. Udazkeneko bildumarako, Xabi Borda idazle azpeitiarrak Seamus Heaney idazle eta Literaturako Nobel Saridunaren poemak euskaratu ditu. Yoshidak, berriz, Chuya Nakahara japoniarraren lanak itzuli ditu.

 

 

 

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend