Aiako Jose Luis Odriozolak irabazi du Ordiziako gazta lehiaketa

Ordiziako Euskal Jaien barruan izan da gaur ardi gazta txapelketa

Euskal Jaien barruan, azoka berezia egiten ari dira gaur Ordizian. Eguerdian, Ordiziako 44. Ardi Gazta Txapelketako sariak eman dituzte Beti-Alai pilotalekuan. Aiako Jose Luis Odrizolaren gazta izan da txapelduna. Haren atzetik bigarren postuan Elgoibarko Mausitxa izan da, hirugarrena Zeanuriko Ipiñaburu, laugarrena Iruraitz-Gaunako Audikaba Saez de Bikuña anaiak eta bosgarrena Legazpiko Arantza Segurola.

Irabazlearen gazta erdiaren enkantean, Olaberriako Carrefour dendak 8.200 euro ordaindu ditu, iaz baino 200 euro gehiago.

45 gazta aurkeztu dira lehiaketara. Hamalau gazta finalisten artean Beizamako Patxi Otaegiren gazta ere aukeratu du epaimahaiak.

  • Ordiziako Euskal Jaietako azokaren inguruko bideoa eta informazioa goierri.hitza.eus-en.
Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend