Emakume bat atxilotu dute Zestoan, lan egiten zuen etxean milaka euro lapurtzea egotzita

Etxebizitzara askatasun osoz sar zitekeela baliatuta, emakumezko horrek ustez dirua lapurtu zuen hainbat hilabetez. 29 urteko emakumea atxilotu egin dute, eta epailearen esku utzi dute kasua.

Etxeko langile bat atxilotu dute Zestoan, lan egiten zuen etxetik zenbait mila euro lapurtzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxilotutako pertsona 29 urteko emakumea da. Etxebizitzara askatasun osoz sar zitekeela baliatuta, emakumezko horrek ustez dirua lapurtu zuen hainbat hilabetez.

Etxebizitzaren jabeek Ertzaintzaren aurrean salatu zutenez, etxean dirua falta zitzaiela antzeman zuten, eta ez zuten indarkeriazko lapurretarik izan. Hori dela eta, etxerako sarbidea duen norbait izan zitekeela susmatu zuten; adineko pertsona bat zaintzeaz gain, etxeko lanak egiten zituen langilea, hain zuzen.

Ertzainak aipaturiko etxebizitzara joan ziren astelehenean, eta emakumeak egindakoa aitortu zuen. Halaber, ostutako diruaren zati bat itzuli zuen. Ikerketaren arabera, hainbat mila euro ostu ditu. Epailearen esku utzi dute kasua.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend