Baztartxoko emanaldietarako zine bonoa eskuratu daiteke

Azkoitiko Udaleko Kultura sailak zine bonoa jarri du eskuragarri bigarren urtez. Baztartxo aretoan eskainiko dituzten hamar saiotarako balioko du bonoak, eta 30 eurotan eros daiteke. Beraz, bonoa dutenek hiru euroren truke ikusi ahal izango dute ostiraletan, larunbatetan eta igandetan ematen dituzten filmak. Izan ere, astelehenetan, ikuslearen egunetan, hiru eurotan jartzen dute sarrera, eta, kasu horietan, bonoak ez luke deskonturik izango. Udaletxeko Kultura sailean edo Baztartxoko lehiatilan eskura daiteke bonoa.

Udako etenaren ostean, asteburuan ekingo dio Baztartxok zine denboraldiari, Veronica eta Gru 3 filmekin.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend