Datorren ikasturterako matrilukazio epea zabaldu du Zestoako AEK-k

Zestoako AEK-k datorren ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du, eta euskara ikasi edo hobetu nahi duenak hilaren 22ra bitartean eman dezake izena, euskaltegian (Kultur Etxea), 670-42 00 48 telefonoan edo zestoa@aek.eus helbide elektronikoan. Euskaltegira joan nahi duenak, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egin dezake.

Euskalduntze eta alfabetatze maila guztiak eskaintzen dituzte Zestoako AEK-n: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2. Hasierako mailetan aurrez aurreko eskolak eskaintzen dituzte, astean zortzi orduz. Adierazi dutenez, talde txikiak izanik, tratua “gertukoa” izaten da, eta “emaitza onak lortzeko moduko giroa” egoten da. Maila altuagoak, berriz, autoikuskuntzaren bidez eskaintzen dituzte. Ikasleek etxean ikasten dute, eta soilik tutoretza saioetara eta mintza-saiora joaten dira euskaltegira.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend