Hara! Trini Fox taldearen ‘Letaginak’ diskoa sarean entzun daiteke

Trini Fox Azkoitia-Azpeitiko taldeak Letaginak bigarren diskoa kaleratu du, eta sarean eskegi dituzte abesti guztiak. Youtube eta Bandcamp kanaletan entzun daitezke kantuak.

Aurreko astean aurkeztu zuen taldeak Letaginak diskoa, Donostiako Le Bukowski tabernan. Diskoak, gainera, Azpeitiko Udalak banatzen dituen sorkuntza beketako bat jaso berri du. Udalak 1.000 euro eman dizkio taldeari.

Hilaren hasieran kaleratu zuen Trini Foxek diskoa, taldekide berriekin. Estilo desberdinetako bederatzi abestik osatzen dute lana, eta, kaleratu zutenetik, kontzertuak eskaintzen ari dira han-hemenka.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend