Aimar Irigoienek irabazi du Euskadiko Harri Txikien Txapelketa

Aizarnazabalen jokatu zuten lehia atzo sei harri-jasotzailek. Aimar Irigoien nagusitu zen 110 altxalditan, 12.862,5 kilo jasota. Bigarren Mikel Lopetegi sailkatu zen, 103 altxaldi eginda, eta hirugarren egin zuen Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV'.a.

Atzo, igandea, Euskadiko Harri Txikien Txapelketa jokatu zuten sei harri-jasotzailek Aizarnazabalen, eta Aimar Irigoien errezildarra nagusitu zen lehian. 18:00etan hasi zen txapelketa, eta parte hartzaileek hiruna minutuko txanda bana egin zuten honako harri hauekin: 125 kiloko koadroa, 125 kiloko zilindro-kopa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola. Aimar Irigoien, Mikel Lopetegi Urra, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Xabier Peñagarikano, Julio Jimenez eta Gorka Etxeberria aritu ziren nor baino nor.

Irigoienek 12.862,5 kilo jaso zituen atzoko saioan, 110 altxaldi eginda. Bigarren Mikel Lopetegi zarauztarra sailkatu zen, 11.987,5 kilo jasota, 103 altxalditan. Hirugarren Izeta IV.a zarauztarrak egin zuen, 94 altxalditan 10.975 kilo jasota. Laugarren, berriz, Xabier Peñagarikano sailkatu zen 10.600 kilo jasota, 91 altxalditan. Julio Jimenez izan zen bosgarrena 7.300 kilo jasota (63 altxaldi) eta Gorka Etxeberria seigarrena 6.087,5 kilo altxatuta (52 altxaldi).

Hona hemen, harri bakoitzarekin egindako lanen taula:

Captura de pantalla 2017-10-02 a la(s) 14.52.48

Bestalde, Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II .a aiarrak marka berria ezarri zuen: 100 kiloko kopako harria esku batekin 18 aldiz jaso zuen minutu batean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend