Eman daiteke izena Iraurgi Ikastetxeak antolatu duen begirale ikastaroan

Gaztetxo Eskolarekin elkarlanean antolatu dute ikastaroa, eta ostirala izango da izena emateko azken eguna. Saioak ostiraletan eta larunbatetan izango dira, eta hiru igandetan Orioko aterpetxean egingo dituzte saioak.

Iraurgi Ikastetxeak begirale ikastaroa antolatu du urritik maiatzera bitarteko hamabi asteburuetarako. Gaztetxo Eskolarekin elkarlanean antolatu dute ikastaroa, eta 150 ordu teoriko eta 160 praktiko izango ditu. Saioak ostiraletan 18:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 18:00etara izango dira, eta hiru igandetan Orioko aterpetxean ere egingo dituzte saioak.

Edonork parte har dezake ikastaroan, eta ostiral honetan bukatuko da izena emateko epea. Izena eman nahi dutenek honako telefono hauetara deitu dezakete: 944-24 58 42 eta 688-71 74 86.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend