Hara! Azpeitia, Orio, Aia eta eskualdeko hainbat lagun, Glaukomaren bideoklip berrian

Glaukoma taldeak gaur sareratu du Gure kaiola kantuaren bideoklipa. Azpeitiko Topa tabernan eta Sanagustin kulturgunean, Orioko hondartzan, eta Aiako Urdanetako Arbea baserrian grabatu zituzten bideoan agertzen diren pasarte batzuk. Eskualdeko hainbat lagun ere ageri da bertan; azpeitiarrak eta oriotarrak dira nagusi, tartean Orioko futbol taldeko kideak. Horietako hiru (Irati Uzkudun eta Lorea Segurola azpeitiarrak, eta Leire Esnaola oriotarra) bideoklipa egin duen Kliska taldeko kide ere badira, Joseba Grazenea doneztebearrarekin eta Irving Bonet donostiarrarekin batera.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend