Sei taldek eman dute izena emakumezkoen plaieroak osatzeko

Larunbatean egingo dute bilera denboraldiko egutegia zehazteko
Aurreko denboraldiko txapelketako emakumezkoen finaleko irudi bat.

Aurreko denboraldiko txapelketako emakumezkoen finaleko irudi bat.

Emakumezkoen Hondartzako Futbol Txapelketa ez dago arriskuan; dagoeneko osatu dituzte sei talde plaieroak jokatu ahal izateko. Ondoko taldeek eman dute izena: Balearri Elkano, Katixa, Kupela, Kebidek, Sakana eta Lukas taldeek. Aurreikusi dute hilaren 22an ekingo dietela emakumezkoen plaieroei, baina oraindik zehazteke dute. Hain zuzen ere, larunbatean egingo dute bilera aurtengo denboraldiko nondik norakoak zehazteko. 12:00etan izango da, ZKEren egoitzan.

Gizonezkoen egutegia, ordea, zehaztuta dute jada. Zarauzko Hitzaren atarian dago ikusgai.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend