Kataluniako atxiloketak salatu dituzte eskualdeko hainbat herritan

Sedizio delitua leporatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak fidantzarik gabeko behin-behineko kartzelaratzea ezarri die Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteari eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidenteari. Atzoz geroztik atxilotuta daude biak, eta haien askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Gure Esku Dagok Euskal Herri osoan, eta Urola Kostako herrietan ere egin dituzte mobilizazioak.

19:00etan egin dituzte protestak, Junts lelopean. Azkoitian, Azpeitian, Zestoan eta Orion, plazan elkartu dira; Zumaian, Magnolioan egin dute elkarretaratzea; Zarautzen, Lege Zaharraren enparantzan bildu dira; eta Getarian udaletxearen aurrean. Hona hemen elkarretaratzeetako irudiak:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend