Gari Uranga izango da ‘Enbata’-ko entrenatzaile berria

Hamarkada pasatxo arraunlari gisa aritu ondoren, ZAEra itzuliko da zarauztarra, kasu honetan, entrenatzaile gisa.
Gari Uranga

Gari Uranga

Zarautz Arraun Elkarteak egin du ofizial twitter bidez: Gari Uranga izango da aurrerantzean Enbatako entrenatzailea. Duela hilabete jakinarazi zuten Anjel Larrañagak ez zuela jarraituko Zarautz entrenatzen eta Orion ariko dela datorren urtean, Jon Salsamendi entrenatzailearen laguntzaile moduan. Haren tokia hartuko du zarauztarrak.

Urangarentzat lehenbiziko aldia izango da entrenatzaile gisa. Aurrez arraunlari moduan jardun du ZAEn, Zumaian eta Hondarribian. Azken zazpi denboraldietan Ama Guadalupekoan jardun du, hainbat bandera erdietsiz. 2006 eta 2009 artean, lau denboralditan Zarautzen ibili zen, eta urtebetez Zumaian, 2010ean, hain zuzen ere.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend