Baleikeren ‘Tapa pala II’ saioak irabazi du Ikus-entzunezkoen Tokikom saria

Gaur banatu dituzte 2017ko Tokikom sariak Usurbilen, eta Zumaiako Baleike herri aldizkariak egindako eta Felix Aizpuruak gidatutako 'Tapa pala II' saioak jaso du ikus-entzunezko onenaren saria.
Felix Aizpuru Tokikom saria jaso ostean. (Baleike)

Felix Aizpuru Tokikom saria jaso ostean. (Baleike)

Gaur goizean Usurbilgo Sutegi antzokian banatu dituzte Tokikom 2017 sariak, eta udan zehar Felix Aizpuruak gidatu duen Tapa pala II saioak jaso du ikus-entzunezko onenaren saria. Arrauna ikuspuntu didaktiko batetik aurkeztea izan da saioaren helburu nagusienetako bat.

Iazko Tokikom sarietan, aipamen berezia jaso zuen Felix Aizpuruak aurkezten duen saioak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend