Ekhine Eizagirre asteartean da pasatzekoa Espainiako Auzitegi Nazionaletik

10:00­etan du hitzordua epailearekin, eta preso zarauztarraren gertukoak Soto del Real kartzelan sartu dutelakoan dira.

Azken orduko berrien arabera, Ekhine Eizagirreren abokatuak eta gertukoek ez dakite ziur gaur Frantziak Espainiaren esku jarri ote duen ala ez preso zarauztarra. Bere gertukoek jakitera eman dutenez, bihar igarotzekoa da Espainiako Auzitegi Nazionaletik, 10:00­etan duelako hitzordua epailearekin; bien bitartean, Soto del Real kartzelan sartu dutelakoan daude. Hasiera batean larunbatean, azaroaren 11an, askatzeakoak ziren Fresnesko espetxetik, baina Frantzian jai eguna zenez, bi egunez atzeratu dute hura Espainiara eramateko data.

Epaileak hartzen duen jarreraren araberakoa izango da zarauztarraren etorkizuna. Izan ere, estradizioan hartuta egon da Fresnesen, eta Frantziak aske utzi badu ere, oraindik ez dago argi herrira noiz itzuliko den.

2013an atxilotu zuten Eizagirre, beste bost lagunekin (Raul Aduna gasteiztarra, Andoni Goikoetxea tolosarra, Barrundiako Igor Uriarte eta Arrasateko Julen Mendizabal eta Kepa Artauz) batera, eta joan den irailean egindako epaiketaren ondorioz, sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Lau urte eta lau hilabeteko espetxealdia betea zuen dagoeneko, eta horri kenkari orokorrak nahiz espetxeari dagokiona zehaztuta, haren espetxeko irteera aurki izango zela aurreikusten zen. Urriaren 19an eman zuten jakitera azaroaren 11n utziko zuela aske Frantziako Gobernuak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend