Azpeitiko Ilunpeko pilotariak Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa irabaztearen atarian gelditu dira

Alberdik eta Elosegik kadeteen Lehen Mailako finala jokatu zuten ostiralean, eta 20-22 galdu zuten partida. Egiguren eta Salegi, aldiz, nagusien Lehenengo Mailan lehiatu ziren, eta ahaleginak egin bazituzten ere, atzetik gelditu ziren markagailuan (10-22).
Ilunpeko pilotariak Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa irabaztearen atarian gelditu dira.

Ilunpeko pilotariak Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa irabaztearen atarian gelditu dira.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren eskuz binakako aurreneko finalak jokatu ziren joan den asteburuan, eta Azpeitiko Ilunpeko ordezkariak txapela janztearen atarian gelditu ziren. Alberdik eta Elosegik kadeteen Lehen Mailako finala jokatu zuten ostiralean, Asteasun. Tolosa-Aurrerako Altuna eta Ugartemendia izan zituzten parez pare Ilunpekoek, eta neurketa estua izan bazen ere, Azpeitiko mutilek ezin izan zuten beren partida irabazi (20-22).

Egigurenek eta Salegik ere ez zuten txapela janzterik izan. Horiek nagusien Lehen Mailako finala jokatu zuten zapatuan, Intxurre pilota taldeko Zubiriaren eta Irazustabarrenaren aurka. Azpeitiko pilotariek ahaleginak egin bazituzten ere, dezenteko aldea kendu zieten aurkariek, eta 10-22 galdu zuten partida.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend