‘Bazterretako dantzariak’ tailerra antolatu du Orioko Xaltxerak talde feministak

Ostiralean izango da tailerra, eta euskal dantza tradizionalaren inguruko hausnarketa feminista egingo dute.
bazterretako dantzariak_content

Genero rolak detektatu, zalantzan jarri eta horiek gainditzeko moduak landuko dituzte.

Bazterretako dantzariak dantza taldeak izen bereko tailerra emango du azaroaren 17an, ostiralean. Xaltxerak taldeak antolatu du tailerra, eta euskal dantza tradizionalean ematen diren genero rolen eta indarkeria sexisten inguruan hausnartzea du helburu. Ikuspegi feminista batetik, rol horiek detektatu, zalantzan jarri eta horiek gainditzeko moduak landuko dituzte.

Kosta Tailerrean elkartuko dira ostiralean, 18:00etatik 20:00etara. Parte hartu nahi duenak azaroaren 14a baino lehenago eman beharko du izena Kultur Etxean, facebook bitartez –Orioko Xaltxerak– edo oriofeminista@gmail.com helbidera idatziz.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend